eu es
Berziklatu en GooglePlus Contacta con Berziklatu Berziklatu en Facebook Berziklatu en Twitter
DFB Garbiker Emaus Koopera

Bloga

  • carnavalberziklatu.png

    "Zure inauteria Berziklatu" lehiaketa

    Aurten, inauteriak direla eta, Berziklatun etxeko material birziklagarriaren berrerabilera sustatu nahi dugu. Horretarako, egun hauek aprobetxatuz, inauteri-lehiaketa bat antolatu dugu Bizkaiko ikastetxeen artean; bertan, taldeko mozorro bat sortu beharko da material birziklagarriez egindako mozorroez.

    Lehiaketaren asmoa da kontzientzia ekologikoa sustatzea haurren eta haien familien artean, etxeko materialak berrerabiliz, jarduera ludiko eta sortzaile baten bidez: mozorro bat egitea.

     

    NORK PARTE HARTU DEZAKE?

    Parte hartu dezakete Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko ikasleak dituzten Bizkaiko ikastetxeek. Ikastetxe bakoitzaren aldetik, gehienez 30 haurrak biltzen dituen talde batek parte hartuko du.

    Beste alde batetik, bozketan parte har dezakete Bizkaian legalki bizi diren adin nagusiko pertsonek, baldin eta Berziklaturen zaleak badira Facebooken.

    NOIZ PARTE HARTU?

    Argazkiak bidaltzeko epea 2014ko martxoaren 16an amaituko da.. Facebookeko bozketak 2014ko martxoaren 17etik 23ra bitartean izango dira.

     

    disfraz reciclado

     

    NOLA PARTE HARTU?

    Ikastetxe bakoitzaren aldetik talde batek parte har dezake, eta mozorroak berdinak izan daitezke talde osoarentzat edo gai komun baten inguruko mozorro desberdinak izan daitezke, betiere material birziklagarriez eginak. Lehiaketan parte hartzeko, inauteriko argazki bat bidali behar da formularioaren bitartez, edo email bat  bidali hello@berziklatu.eus helbidera, parte hartuko duen taldearen argazki eta datuekin batera (Ikastetxea, parte hartzen duen klasea, kontakturako telefono edo emaila, mozorroaren deskribapena).

    Argazki guztiak ditugunean, Berziklaturen Facebookeko orrialdean esekiko ditugu, haien buruzko bozketa egiteko. Boto gehien eskuratzen dituen ikastetxea sarituko da, eta zozketa bat egingo boto-emaile guztien artean.

     

    NORK BOZKATZEN DITU MOZORROAK?

    Berziklatuko zaleak diren eta Bizkaian bizi diren Facebookeko erabiltzaileek beren argazki gustukoena bozkatuko dute. Boto gehien jasotzen dituen argazkiak lehiaketa irabaziko du.

     

    disfraz reciclado

     

     

    ZER SARI BANATZEN DIRA?

    Talde irabazlearentzako saria: Bisita gidatua “Karpín Abentura”n. Animalien munduko parke tematiko eta ekologikoa. Basa-animaliak hartzeko zentroa. Parkeak badu bisita gidatuen programa bat ikasle-taldeentzat eta elkarteentzat; baditu, halaber, hezkuntzaren alorreko hiru erakusketa-areto, ikus-entzunezkoen areto bat eta informazio-panel batzuk; bertan, ingurumen-hezkuntzako programak egiten dira, besteak beste gai hauek jorratuz: maskotak, legez kanpoko merkataritza, espezie inbaditzaileak, eta abar.

    Facebookeko boto-emaileentzako saria: liburu elektroniko bat zozketatuko da beren mozorro gustukoena facebooken bozkatu duten pertsona guztien artean.

     

    LEHIAKETAREN OINARRIAK.

    Categorías: Reciclaje, Reutilizables, Residuos domésticos. 11 ots

    Twitter Facebook Google+





0 comentarios





Sartu blogean komentarioak uzteko

Ez zara erabiltzailea? Erregistratu.