eu es
Berziklatu en GooglePlus Contacta con Berziklatu Berziklatu en Facebook Berziklatu en Twitter
DFB Garbiker Emaus Koopera

Bloga

  • Calcula las emisiones que puedes evitar

    Kalkulatu zenbaterainoko igorpenak saihets ditzakezun!

    Ba al zenekien hozkailu bat berrerabiliz gero egun oso batean zirkulaziotik 46 auto desagerrarazita adina CO2 igorpen saihesten ari zarela?

     

    AERESSek sustatutako kanpaina da, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Biodibertsitate Fundazioaren eta Ambilamp Elkartearen laguntzarekin. Kanpainaren helburua, hain zuzen, klima aldaketaren aurkako borrokan, berrerabilpenak dakartzan onurei buruz jendea sentiberatzea da.

    Proiektuaren xedeak, hain justu, honako hauek dira: batetik, berrerabiltzeko ohitura sustatzea, hondakinen kudeaketari, kutsaduraren prebentzioari eta klima aldaketaren aurkako borrokari begira lehentasunezko estrategia gisa; eta bestetik, prebentzioak eta hondakinen berrerabilpenak berotegi efektuko gasen murrizketarekin duten zuzeneko harremanaren berri ematea.

    Horretarako, AERESSek SAIHESTUTAKO CO2 kalkulagailu bat eratu du sarean, hainbat produktu berrerabilita herritarrek saihestu dezaketen CO2 igorpena egiaztatu ahal izateko. Honako produktu hauek berrerabilita, esaterako: arropa, altzariak, gailu elektriko eta elektronikoak... Honako esteka honetatik sar daiteke bertara:   www.reutilizayevitaco2.aeress.org/

     

    Sarean dauden 100etik gora dendetan bigarren eskuko produkturen bat eskuratzen duten pertsonek unean bertan jakin ahal izango dute euren keinuaren eragin positiboak zein diren; eta ez soilik saihestutako CO2 kg-ei dagokienean, baizik eta baita egun oso batean zirkulaziotik desagerrarazitako auto kopuruari dagokionean edo egun batean karbono dioxido kopuru hori xurgatzeko behar diren zuhaitzen kopuruari dagokionean ere. Kalkulagailu birtualak ematen duen txartelaren bitartez ere eskuratu ahal izango da datu hori.

     

    Berrerabilitako hozkailu bat = 46 auto gutxiago zirkulazioan

    Berrerabilitako sofa bat = COxurgatzen duten 4.579 zuhaitz

     

    Jakin badakigu objektu eta produktu berrien ekoizpenak eta horiek hondakin bihurtzen direnean egin beharreko kudeaketak eragin handiak dituztela ingurumenean. Horien artean dugu berotegi efektuko gasen igorpena (batik bat CO2-a), horrek utzitako karbono aztarnarekin eta klima aldaketan daukan eraginarekin:

    - 2010. urtean, Espainian, ia 24 milioi tona hondakin sortu ziren. Alegia, biztanleko 535 kg hondakin baino gehiago urtean (esan nahi baita, biztanleko ia 1,5 kilo egunean).

    - Hondakinen kudeaketak berotegi efektuko gas igorpen guztien % 4,2 eragiten du, Espainian.

     

    Hori ikusita, AERESSek prebentzioaren eta berrerabilpenaren aldeko apustua egiten du, produktuen erabilera bizitza luzatzeko asmoz. Era horretan, produktuak hondakin bihurtzea saihestuko da, behar baino lehenago berria erostea saihestuko da eta, gainera, honako hauetan lagunduko da:

    - Kutsaduraren prebentzioan

    - Baliabide naturalak aurreztean

    - Gizarte bazterketaren eta txirotasunaren aurkako borrokan; izan ere, erakunde bazkideetan gauzatzen den guztiak helburu soziala dauka.

    Categorías: Reutilizables. 31 urr

    Twitter Facebook Google+





0 comentarios





Sartu blogean komentarioak uzteko

Ez zara erabiltzailea? Erregistratu.