eu es
Berziklatu en GooglePlus Contacta con Berziklatu Berziklatu en Facebook Berziklatu en Twitter
DFB Garbiker Emaus Koopera

Bloga

  • berziklatu prevencion

    Prebentzio politikei esker, Bizkaiak 3.000 tona etxeko hondakin berrerabiltzen ditu

    Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen ondoren, Bizkaiko Lurralde Historikoak birziklatze balantze ona egin du. 2012. urtean (2012ko urtarriletik urrira, hain zuzen), 2.107 tona ehun, 803 tona hondakin handi eta Bizkaiko Garbiguneetan jasotako ia 20 tona jostailuri egin zaie tratamendua, berrerabili ahal izateko. Urte honetan, orotara, ia 3.000 tona hondakin berrerabili dira; 2011. urtearekin alderatuta, orduan berrerabilitako 1.770 tona etxeko hondakinetatik oso gora dagoen kopurua, alegia.

     

    Kopuru horri, bestalde, lurraldeko ehunka etxetan autokonpostajearen bitartez tratatutako hondakin organikoa gehitu beharko litzaioke. Azken urteotan, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, Bizkaiko hainbat mankomunitate eta udalerrik sustatutako kanpainei esker lortu da hori.  Gai organikoa zenbatzea, alabaina, oso lan zaila da; izan ere, ezin da zenbatu sortutako hondakin moduan, baizik eta lurraldean sortzen diren hondakinei begira murrizketa dakarren aukera gisa. Eta horixe da, azken batean, prebentzio politikekin lortu nahi den helburu lehena.

    Albiste osoa irakurri nahi izanez gero, sakatu hemen.

     

    Categorías: Reciclaje, Gestión de voluminosos. 11 urr

    Twitter Facebook Google+





0 comentarios





Sartu blogean komentarioak uzteko

Ez zara erabiltzailea? Erregistratu.