eu es
Berziklatu en GooglePlus Contacta con Berziklatu Berziklatu en Facebook Berziklatu en Twitter
DFB Garbiker Emaus Koopera

Bloga

  • Feria de Economía Solidaria de Bilbao

    Horrela izan zen ekonomia Solidarioaren I. Azoka

    Pasaden azaroaren 16 eta 17an Ekonomia Solidarioaren I. Azoka. ospatu zen Bilboko Zabalguneko eraikinean, herritarrei azokako produktuak eskaini eta pertsona eta enpresa ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko lankidetza sustatatzeko helburuarekin antolatutako ekimena.

    Bizkaiko Foru Aldundiak babestu zuen, eta REAS Euskadik izan zen antolatzailea. Erakundea, enpresa eta gizarte-erakundeen elkarte bat da, Berziklatu sare horren partaidea delarik.  Elkarteak pertsonen eta haien ingurunearen zerbitzuko ekonomia sustatzen du. Helburu bikoitzarekin antolatu zen azoka: herritarrei azokako produktuak eskaini eta pertsona eta enpresa ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko lankidetza sustatu. 

    Ekonomia Solidarioaren Euskadiko I. Azokaren bidez, hazten ari den errealitate sozioekonomiko bat indartu eta ezagutarazi nahi zen; errealitate horrek benetako erantzunak eskaintzen ditu hainbat arlotan gaur egungo krisiari aurre egiteko (ekoizpena, zerbitzuak, merkaturatzea, finantza-sektorea...). Horretarako, enpresa-eredu eta gizarte-proiektu berezi batzuk erabiltzen ditu, bideragarri izateko errentagarritasun integral batean (ekonomian, gizartean eta ingurumenean) oinarritzen direnak.

    Lehen edizioan, stand informatiboak eta Euskadiko merkatu soziala osatzen duten ekonomia sozial eta solidarioaren arloko enpresa eta erakundeen produktuak saltzeko eta zerbitzuak emateko standak egon ziren, besteak beste, hauek: finantza etikoak, garraio iraunkorra, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, elikadura ekologikoa eta hurbileko elikadura, lorezaintza, eraikuntza, ehungintza, mezularitza, ostalaritza, eta abar.  Gainera, produktu eta zerbitzuen aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, haurrentzako jarduerak eta kultura-jarduerak ere izan ziren. Azken batean, erakutsi nahi izan zena da beste era bateko ekonomia eta beste era beteko merkataritza eta kontsumoa posible direla.

     

    Hemen dituzue ekimenean ateratako argazki batzuk:

     

    Gure Facebook orrian argazki gehiago ikusi ditzakezu.

    Categorías: Reciclaje. 19 aza

    Twitter Facebook Google+





0 comentarios





Sartu blogean komentarioak uzteko

Ez zara erabiltzailea? Erregistratu.