eu es
Berziklatu en GooglePlus Contacta con Berziklatu Berziklatu en Facebook Berziklatu en Twitter

Zerbitzuak / Gizarte zerbitzuak

Berziklaturen konpromisoetako bat gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonak ibilbide pertsonalizatu baten bitartez gizarteratzea eta lan-munduan txertatzea da.

Laneratzeko enpresaren definizioa
"…. ondasun eta zerbitzuen produkzio-egiturak,…, desabantaila sozialeko edo bazterketa sozialeko egoeran dauden eta ikasketa-prozesu egoki baten bitartez txertatzeko proiektu pertsonala gauzatzen duten kolektiboak lan-munduan txertatzea xede dutenak. Ikasketa-prozesu horren barruan gizarte- eta lan-trebetasunak, oinarrizko prestakuntza, lan-trebakuntza eta merkatuari buruzko ezagutzak hartzea sartzen dira, enplegagarritasun-baldintzak hobetzeko aukera emango dietenak …"

305/2000 dekretua, Laneratzeko Enpresen kalifikazioa arautzen duena.

Laneratze-prozesu bati ekiteko printzipioak

  • • Lan-kontratua eskubide eta betebeharren gutun bat da, prozesuan gakoa den potentzial eragilea eta normalizatzailea duena.
  • • Laneratze-prozesu bakoitzak indibidualizatua izan behar du.
  • • Prozesuaren protagonista prozesuari heltzen dion pertsona izango da
  • • Etorkizuneko itxaropenek errealistak eta merkatuko premiekin egiaztatutakoak izan behar dute.

Laneratzeko ibilbidearen helburuak

  • • Lanbide-gaitasunak eta lanerako jarrerak eta gaitasunak garatzea.
  • • Lanbide-trebakuntza hobetzea.
  • • Lan-merkatuan sartzeko mekanismoak ezagutzea.
  • • Baliabide pertsonalak garatzea: autonomia, erantzukizuna, harremanetarako trebetasunak, ….

Social