eu es
Berziklatu en GooglePlus Contacta con Berziklatu Berziklatu en Facebook Berziklatu en Twitter

Zer gertatzen da hondakinekin?

Behin hondakin handiak Berziklatura garraiatutakoan, aztertu egiten dira, merkatura zer objektu itzul daitezkeen erabakitzeko. Hondakin elektrikoak eta elektronikoak oso-osorik konpon daitezke tailerrean. Aparatu horiek eta egoera onean dauden etxerako altzariak merkatuko zirkuitura itzuliko dira, bigarren eskuko Emaús eta Koopera denden bitartez.

Birziklagarriak ez diren hondakinak, berriz, sailkatu egiten dira: linea zuriko etxetresnak, zur garbia (paletak, tauladak, altzari trinkoak...), zura (ezpalkiak), belakiak eta gainerako hondakinak. Era horretan, hondakin horiek dituzten lehengaiak birziklatzea da helburua.

Berziklaturen plantatik irteten den materialari dagokionean, berriz, zur garbitik birrindutako zura lortzen da, ezpalkiak ekoizteko, eta zura (ezpalkia), berriz, bigarren mailako erregai gisa erabiltzen da. Sofetako kuxinen eta lastairen belakiak, bestalde, automobilgintzan eta eraikuntzan erabiltzen dira. Metalak makina urtzaileetan birziklatzen dira (torlojuak); eta gainerako material ez-birziklagarri guztia Zabalgarbiko erraustegira eramaten dute, han energia balioespena egiteko.

¿Qué se hace con los residuos?