eu es
Berziklatu en GooglePlus Contacta con Berziklatu Berziklatu en Facebook Berziklatu en Twitter

Berziklatu

Ekimen aitzindaria da Europan, sektore publikoa eta gizarte-helburuak dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeak hiri-hondakinen kudeaketa osora eta gizarte-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonak gizarteratzera eta lan-munduan txertatzera zuzendutako proiektu bateratu batean lehen aldiz biltzen dituena.

Laneratzeko enplegua sortuta, Bizkaian sortutako hondakin handien tratamendu integralerako Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatutako proiektua da Berziklatu, 2007an martxan jarritakoa. Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbikerrek, Rezikletak eta Emaúsek hartu dute parte proiektuan.

Bizkaiko 2005-2016 Hiri Hondakinen Kudeaketako II. Plan Integralaren barruan sartzen da. “Lehen mailako hondakinen zero isurketa” da planaren helburua. Horretarako, hondakinetan jasota dauden materialak ahalik eta gehien berrerabiltzearen eta birziklatzearen aldeko apustua egin da.

Berziklatu